#astekonomia

IPIa %4,4 murriztu zen martxoan urte arteko tasan
Industria produkzioaren indizea
Urte bakoitzeko martxoa
Eustaten datuen arabera, martxoan EAEko industria produkzioa aurreko urteko hil berean erregistratutakoa baino %4,4 txikiagoa izan zen. Beherakada hori ekipamendurako ondasunek (-%2,2) eta bitartekoek (-%7,2) eragin zuten. Aitzitik, energiak eta kontsumo ondasunek urte arteko %5,0ko eta %1,1eko igoerak eskuratu zituzten, hurrenez hurren.
Maximo historiko berria afiliazioen kopuruan
Gizarte Segurantzako afiliazioa
Urte bakoitzeko apirila. Milakoak
Apirilean, Gizarte Segurantzako afiliazioak beste marka bat ezarri zuen EAEn, 1.024.840 kotizatzaile lortuta, hau da, iazko apirilean zituena baino %1,1 gehiago. Milioi bat afiliazio baino gehiagoren kopurua finkatzen jarraitzen da, serie historiko osoko daturik onenarekin. Apirileko igoera %1,3 izan zen emakumeentzat eta %0,9, berriz, gizonentzat.
Apirilik onena 2008tik langabezia erregistratuarentzat
Langabezia erregistratua
Urte bakoitzeko apirila. Milakoak
Apirilean, EAEn erregistratutako langabezia %2,5 murriztu zen, aurreko urteko zifrarekin alderatuta. Horrela, aurreko hilabeteetan izandako urte arteko murrizketa leunarekin jarraitzen du. Bai emakumeen kolektiboan, bai gizonenean, langabezia %2,5 gutxitu zen. Langabeen guztizko kopurua 106.811ra iritsi zen, 2008tik apiril batean jaso den txikiena.
Kontratazioak nabarmen egin zuen behera apirilean
EAEn erregistratutako kontratuak
Urte bakoitzeko apirila. Milakoak
Apirilean kontratazioa %11,9 murriztu zen aurreko urteko hil beraren aldean. Hain zuzen ere, Euskadin 49.000 kontratu baino gutxiago sinatu ziren, iazko apirilean baino 6.600 gutxiago. Kontratu mugagabeak 11.7004 izan ziren, guztizkoaren %24,0.
- Apirilaren 7tik 11ra bitarteko astea (200 KB)
- Martxoaren 31tik apirilaren 4ra bitarteko astea (200 KB)
- Martxoaren 17tik 21era bitarteko astea (200 KB)
- Martxoaren 10etik 14ra bitarteko astea (200 KB)
- Martxoaren 3tik 7ra bitarteko astea (200 KB)
- Otsailaren 24tik 28ra bitarteko astea (200 KB)
- Otsailaren 17tik 21era bitarteko astea (200 KB)
- Otsailaren 10etik 14ra bitarteko astea (200 KB)
- Otsailaren 3tik 7ra bitarteko astea (200 KB)
- Urtarrilaren 27tik 31ra bitarteko astea (200 KB)
- Urtarrilaren 20tik 24ra bitarteko astea (200 KB)
- Urtarrilaren 13tik 17ra bitarteko astea (200 KB)
- Urtarrilaren 6tik 10era bitarteko astea (200 KB)
- Abenduaren 9tik 13ra bitarteko astea (200 KB)
- Abenduaren 2tik 5era bitarteko astea (200 KB)
- Azaroaren 25etik 29ra bitarteko astea (200 KB)
- Azaroaren 18tik 22ra bitarteko astea (200 KB)
- Azaroaren 11tik 15era bitarteko astea (200 KB)
- Azaroaren 4tik 8ra bitarteko astea (200 KB)
- Urriaren 28tik 31ra bitarteko astea (200 KB)
- Urriaren 21etik 25era bitarteko astea (200 KB)
- Urriaren 14tik 18ra bitarteko astea (200 KB)
- Urriaren 7tik 11ra bitarteko astea (200 KB)
- Irailaren 30etik urriaren 4ra bitarteko astea (355 KB)
- Irailaren 23tik 27ra bitarteko astea (206 KB)
- Irailaren 16tik 20ra bitarteko astea (199 KB)
- Irailaren 9tik 13ra bitarteko astea (201 KB)
- Ekainaren 17tik 21era bitarteko astea (409 KB)
- Ekainaren 10tik 14ra bitarteko astea (151 KB)
- Ekainaren 3tik 7ra bitarteko astea (407 KB)
- Maiatzaren 27tik 31ra bitarteko astea (400 KB)
- Maiatzaren 20tik 24ra bitarteko astea (400 KB)
- Maiatzaren 13tik 17ra bitarteko astea (400 KB)
- Maiatzaren 6tik 10era bitarteko astea (400 KB)
- Apirilaren 22tik 26ra bitarteko astea (400 KB)
- Apirilaren 15etik 19ra bitarteko astea (407 KB)
- Apirilaren 8tik 12ra bitarteko astea (407 KB)