Eusko Jaurlaritzak kamioien ikuskapena indartuko du Euskadin

Argitalpen-data: 


      0324_TRAFICO_ERTZAINTZA_erredehierro_14112.jpg
  • Maiatzaren 12tik 18ra bitartean merkantzia arriskutsuak garraiatzen dituzten kamioiak ikuskatuko dituzte
  • Gainera, maiatzaren 20etik 22ra bitartean, era guztietako kamioien pisua zainduko dute

Ertzaintzak kamioien zaintza eta kontrola indartuko ditu Euskadiko errepide-sarean, merkantziak kontrolatzeko eta zaintzeko bi kanpaina egingo baititu datozen egunotan.

Maiatzaren 12ik 18ra bitartean merkantzia arriskutsuak errepidez garraiatzen dituzten kamioiak zainduko dituzte, jarduera hori arautzen duen nazioarteko akordioari (ADR) jarraituz. Besteak beste, ibilgailuaren dokumentazioa, plaken eta seinale laranjen erabilpena, sua itzaltzeko baliabideak, ekipamendu ezberdinak eta norbera babesteko ekipamenduak ere aztertuko dituzte. Egiaztatuko dute baimendutako gidatze-orduak gainditzen diren eta ezarritako atsedenaldiak egiten diren, takografoak funtzionatzen duen edo manipulatu egin den erregistroak faltsutzeko eta polizia-kontrolak saihesteko.

Bestalde, maiatzaren 20etik 22ra bitartean merkantziak garraiatzen dituzten era guztietako kamioien pisua zainduko dute. Horrela, baimendutakoa baino zama handiagoa daramaten eta zama ongi lotuta dagoen egiaztatuko dute.

Istripu batean kamioiak tartean daudenean, ondorio larriak izan ditzake, are gehiago salgai arriskutsuak garraiatzen badituzte. Horregatik da garrantzitsua prebentzio-kontrol horiek egitea, Euskadiko errepide-sarean jokabide arriskutsuak saihesteko.

Kamioiak kontrolatzeko eta zaintzeko kanpainak trafikoa eta garraioa zaintzeko eta kontrolatzeko urte osorako programatutako 32 kanpainen egutegiaren barruan sartzen dira.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)