Osasun Saila

Etengabeko prestakuntza balioestea

Zer da Etengabeko Prestakuntza Balioesteko Sistema?

Osasun Sistema Nazional (leiho berri batean irekitzen da) guztian, sistema bat eta bera erabiltzen da Osasungintzako profesionalen etengabeko prestakuntza balioesteko, helburu argi batekin: osasun-arloko profesionalei eskaintzen zaizkien prestakuntza-jardueren kalitatea bermatzea.

Administrazio publikoek, besteak beste, zaindu beharra daukate prestakuntza zorrotza, eguneratua eta lanerako egokia izango dela, eta horretarako sustatzen dute sistema hau, baina borondatezkoa da.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Batzordea arduratzen da balioespen horiek ebaluatzeaz eta emateaz.

Jarraian, ikus dezagun zer egin daitekeen Etengabeko Prestakuntza Balioesteko Sistematik.

Zuk aukeratu zer nahi duzun egin:

Jarduera berri bat balioesteko
Jarduera berri bat balioesteko

Prestakuntza-saioa hutsetik balioesteko, hemen hasi prozesua.

Balioetsita dagoen jarduera baten beste edizio bat egiteko
Balioetsita dagoen jarduera baten beste edizio bat egiteko

Jarduera aurretiaz egina baldin baduzu, orain, data berriak erantsi.

Burututako edizio bat ziurtatzeko
Burututako edizio bat ziurtatzeko

Prestakuntza-jarduera egin ondoren, emaitzak eta agiriak aurkeztu.

Espedienteen kontsulta
Espedienteen kontsulta

Ikusi zertan diren zure balioespen-eskaerak.

¿Quién puede solicitar la acreditación de actividades formativas?


Etengabeko prestakuntza ematen duen edozein erakundek eska dezake balioespena, berdin dio publikoa den edo pribatua, baina baldintza hauek bete beharko ditu:

  • Nortasun juridikoa edo pertsona fisikoa:
    Izan daiteke nortasun juridikoa daukan erakunde bat, edo izan daiteke pertsona fisikoa eta bere gain hartu prestakuntza-jardueraren antolaketa eta erantzukizuna, baita balioespen-ziurtagiriak emateko lana ere.
  • Pertsona fisikoak:
    Eskatzailea norbanakoa baldin bada, langile autonomo gisa alta emanda egon behar du. Agiriak aurkeztuz egiaztatu beharko du.
  • Egoitza non:
    Eskaera egiten duen erakundeak egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan eduki behar du, prestakuntza edonon ematen delarik ere.
  • Kongresuetarako salbuespena:
    Kongresua Euskal Autonomia Erkidegoan egiten bada, erakunde antolatzailearen egoitza autonomia-erkidegotik kanpo badago ere eskatu ahal izango da balioespena.

Araudia


Euskadiko osasun-eremuan, batez ere arau hauek dauzkagu etengabeko prestakuntza balioesteko sistemarako:

  • AGINDUA, 2024ko apirilaren 25ekoa, (PDF, 149 KB) (leiho berri batean irekitzen da) Osasuneko sailburuarena, Osasuneko sailburuaren beraren 2020ko azaroaren 26ko Agindua aldatzen duena. Agindu haren bidez ezarri zen Euskal Autonomia Erkidegoan nola balioetsiko diren osasungintzako lanbideetan etengabe prestatzeko jarduerak.
  • 319/1999 Dekretua, abuztuaren 31koa, Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Batzordea sortzen duena eta prestakuntza mota hori kreditatzeko sistema bat arautzen duena, 1999ko irailaren 24ko 184 zk.dun EHAAn argitaratua.
  • Lege honetan dago definiturik zein diren Osasungintzako lanbideak eta profesionalak: 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, , Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa (BOE, 280. zk., 2003ko azaroaren 22koa), 2. eta 3. artikuluetan.
  • Agindua, 2020ko azaroaren 26koa, (PDF, 290 KB), , Osasuneko sailburuarena, zeinaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-arloko lanbideetako langileen etengabeko prestakuntza-jardunak balioesteko prozedura ezarri nahi baita (2020ko abenduaren 28ko 259 zk.dun EHAAn argitaratu zen).

Balioespen-eskabideen online kudeaketa


Etengabeko prestakuntzako jarduerak balioestearekin lotutako izapide guztiak elektronikoki bakarrik egin behar dira, horretarako gaitutako plataformaren bidez. Era berean, Nire Karpeta erabiliko da Osasun Sailaren eta erakunde hornitzailearen arteko komunikaziorako eta dokumentazio osagarria aurkezteko.

Ez da kontuan hartuko beste ezein komunikazio-modu.

Hiru izapide egin daitezke. Ikus ditzagun:

Jarduera berri bat balioesteko
Jarduera berri bat balioesteko

Jarduera aurretiaz egina baldin baduzu, orain, data berriak erantsi.

Aukera hau erabili, eskabide hauetako edozein izapidetzeko:

  • Hasierako balioespena: Lehen aldiz balioetsi nahi diren jarduerak.
  • Jarduera bera berriro egiteko bada: Dena delako jarduera lehenago ere balioetsi zen, baina berriro nahi da balioetsi. Aurretiaz egindako balioespena erabiliko da. Lehenengoaz gainera, beste bi bider egin daiteke.
  • Hasierako jardueran aldaketarik egin baldin bada: Gehienbat, lehenagotik balioetsita dagoen jarduera batean oinarrituko gara, baina aldaketa batzuk eginik.

Gehieneko epea:
Jarduera hasi baino gutxienez hilabete lehenago aurkeztu behar da eskaera.
Epez kanpo aurkezten diren eskabideak ez dira izapidetuko.

Zer agiri behar diren eskaera egiteko:

Ordezkari gisa baldin bazatoz baina ez bazaude izena emanda ordezkarien erregistroan, estekan dagoen agiria aurkeztu behar duzu, bi alderdiek digitalki sinatuta (ordezkariak eta ordezkatuak).

Aukera hau erabili, eskabide hauetako edozein izapidetzeko:

Borondatezko Legezko Ordezkaritza Egilestea - Inprimaki normaldua (leiho berri batean irekitzen da)

  • Parte-hartzaileak kredituak irabazteko eskubidea baldin badu, honelako diploma edo ziurtagiri bat emango zaio (eredu bat da).
  • Asebetetze-inkesta egiteko eredua.
  • Ebaluaketa-ariketa egiteko eredua (halakorik egin behar bada).
  • Bertaratze-sinaduretarako orriaren eredua, edo parte-hartzea kontrolatzeko sistema baten eredua.
  • Prestakuntza online baldin bada: Sistema hau erabili parte-hartzea kontrolatzeko; jardueraren esteka; erabiltzailea eta sartzeko pasahitza.

Errepikapen baten balioespena eskatzen baduzue, jardueraren programa berria aurkeztu behar duzue, datak eta ordutegiak adieraziz.

Erakunde hornitzailea berria baldin bada, agiri hauek ekarri behar ditu.

Erakunde hornitzaileak lehen aldiz eskatzen badu balioespena (organismo publikoa eta Zuzenbide Publikoko korporazioa baldin bada izan ezik), dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

  • Erakundearen estatutuak, garbi erakutsiz prestakuntza dela bere helburuetako bat.
  • Dagokion erregistroan inskribatuta dagoela erakusten duen ziurtagiria.
  • IFK (edo IFZ/AIZ, autonomoa bada).
  • Azken 5 urteetan egindako prestakuntza-jardueren zerrenda.

Erakundearen beraren datuak eta erakundeko arduradunen datuak eransteaz gainera, erakunde hornitzaileen erregistroan alta emateko aukera markatu.

Balioetsita dagoen jarduera baten beste edizio baterako eskaera.
Balioetsita dagoen jarduera baten beste edizio baterako eskaera

Jarduera aurretiaz egina baldin baduzu, orain, data berriak erantsi.

Edizio bat zer den? Ekitaldi berean prestakuntza-jarduera bat egiten den aldi bakoitza. Baliteke prestakuntza-jarduera diseinatzen den lehen unetik aurreikusita egotea guztira zenbat edizio egingo diren. Hala baldin bada, hasierako balioespen-eskabidean jasota utziko dira edizio guztiak. Baliteke, ordea, balioespena eskatu ondoren, aurreikusitakoak baino edizio gehiago egin nahi izatea. Kasu horretan erabiltzen da "edizio berria" aukera.

Aukera hori hautatu, eta, zerrenda batean, agertuko zaizue zer jardueratan egin daitezkeen edizio gehiago. Espedientea hautatu, eta ondoren, edizio berri bakoitzaren informazioa sartu. Informazio hori guztia espedientean bertan jasoko da, jarduera beraren edizio guztiak espediente bakar batean jasota gera daitezen, eta, era berean, balioespen bera izango dute.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.

Gehieneko epea:
Edizio berria hasi baino gutxienez hilabete lehenago aurkeztu behar da eskaera.
Epez kanpo aurkezten diren eskabideak ez dira izapidetuko.

Burututako edizio baten ziurtagiria
Burututako edizio baten ziurtagiria

Prestakuntza-jarduera egin ondoren, emaitzak eta agiriak aurkeztu.

Hasierako balioespena lortu ondoren, eta prestakuntza-jarduera egin ondoren, jarduera egiten den egunetik gehienez ere hilabeteko epean, ziurtatu (justifikatu) egin beharko da. Jarduera burutu bada baina hasierako balioespena ez bazaizu iritsi, hasierako balioespena iristen zaizun egunetik aurrera hasiko da zenbatzen ziurtapen-epea.

Espedientean jasotako edizio guzti-guztiak justifikatu behar dira, berdin dio egin dituzuen edo ez.

  • Baten bat egin ez baduzue, arrazoia edozein delarik ere, «Egin gabe» gisa justifikatuko duzue.
  • Egindakoak justifikatzeko, ordea, eskatzen zaizkizuen datuak eta agiriak erantsi.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  1. Parte-hartzaileen taula, ondo beteta.
  2. Bertaratze-kontrolari buruzko dokumentua.
  3. Zenbat gogobetetze-inkesta bete diren, eta emaitzen laburpen txiki bat.
  4. Beste ebaluazio-probarik egin bada, emaitzak zein izan diren.
  5. Merkataritza-arlotik babesik iritsi bada, jardueran parte hartu dutenen artean banatu den materiala ere aurkeztu behar da.
Espedienteen kontsulta
Espedienteen kontsulta

Esteka honen bidez, aurkeztutako eskabideen edo espedienteen jarraipena egin daiteke. Agiririk aurkezteko ere balio du, baina dena delako erakundearen ziurtagiria eraman behar dute edo dagokion gaikuntza eduki behar dute.

  • Eskabidean jasotako informazio guztiak bat etorri behar du materialetan eta publizitatean zabaldutakoarekin.
  • Eskabidea aurkeztu ondoren, edozein aldaketa egin nahi izatera, Osasun Saileko Irakaskuntza eta Lanbide Garapeneko Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio, “Nire Karpetaren” bidez.
  • "Espedienteak kontsultatzea" modulutik espedientearen jarraipena egin daiteke, eta, gainera, dokumentuak aurkeztu eta komunikazioak bidal daitezke.
  • Aplikazioaren erabilera-eskuliburua arretaz irakurri. 

Pertsona fisikoentzat:

  • B@Kq.
  • Herritarraren ziurtagiri digitala (txartela).
  • Profesionalentzako hodeiko ziurtagiria.

Enpresa eta profesionalentzat:

  • Entitate-ordezkariaren ziurtagiria.
  • Enplegatu publikoaren ziurtagiri pertsonala.
  • Beste ziurtagiri elektroniko baliagarriak.
  • Jarri harremanetan Erabiltzaileentzako Arreta Zentroarekin (CAU).
    Telefonoa: 945 01 68 38.

Ebaluatzaileentzako sarbidea


Etengabeko prestakuntzaren kredituak, eskatu, erakunde hornitzaileek eskatzen dituzte, baina Osasun Sistema Nazionalak ebaluatzen eta ematen ditu, Etengabeko Prestakuntzako Batzorde Autonomikoen bitartez.

Kalitatea eta denbora neurtuta, jarduera bakoitzak kreditu batzuk jasotzen ditu.

Kalitatea saritzeko ebaluazioak dena delako arloko aditu-jendeak egiten ditu.

5 item neurtzen dira kalitatea saritzeko; horixe kalifikatzea da ebaluatzaileen lana.

Honatx item horiek: egokitasuna, helburuak, metodologia, ebaluazioa eta antolaketa.

Jarduera bakoitza hiru lagunen artean ebaluatzen da. Bakoitzak 0 eta 4 arteko balioa emango dio aipatutako item bakoitzari.

Ebaluazio-irizpideak ikusi nahi? Hemen daude: Etengabeko Prestakuntzako Hornitzaileen Gidan; eta Ebaluatzailearen Gidan.

Item horietako edozeinetan desadostasunik baldin badago, Ebaluazio Batzordeak aztertu eta ebatziko du (batzorde hori aldian-aldian biltzen da).

Desadostasunak ebazteaz batera, alderdi kualitatiboa zehazten da, eta bi alderdi horiek batuta jakingo dugu etengabeko prestakuntzako zenbat kreditu eman behar zaizkion aurkeztu den jarduerari. Gero, jarduera egin izana ziurtatzen edo justifikatzen denean, zenbateko hori berretsi egingo da.

Nola egin ebaluaketa?

Moduluan sartu aurretik, baliabide hauei begiratu bat eman; ondo etorriko zaizu:

Procedimiento de acreditación


Atal honetan duzu, fasez fase zehazturik, zer-nola egin behar duzun, osasun-arloko etengabeko prestakuntzako jarduerak balioesteko (prozedura osoa, alegia).
Hortxe duzu guztia: eskaeraren hasierako ebaluaziotik hasita, ebazpena iristen den arteko guztia: kredituak esleitzea, erakunde hornitzaileen betebeharrak, ziurtagiriak ematea, eta erabil daitezkeen baliabide edo auditoretzak. Hemen duzu prozesu hori nola kudeatzen eta arautzen den ulertzeko jakin behar duzun guztia.

Prozesuak fase hauek ditu:

  1. Eskaera aurkeztea (etengabeko prestakuntzako jarduera balioesteko eskaera).
    1. Eskaera aztertzea – Beharrezkoa baldin bada, zer edo zer zuzentzeko eskatzea.
    2. Ebaluatzaileek eskaera ebaluatzea.
    3. Ebaluazio-batzordea aldian-aldian biltzen da, egindako ebaluazioak aztertzeko eta hasierako balioespenak zehazteko.
    4. Balioespen-ebazpenak ematea.
  2. Prestakuntza-jardueraren dena delako edizioa burutzea.
  3. Edizio bakoitza egin izana ziurtatzea.
    1. Ziurtapena aztertzea – Beharrezkoa baldin bada, zer edo zer zuzentzeko eskatzea.
    2. Ebaluazio-batzordea aldian-aldian biltzen da, aurkezten diren ziurtapenak aztertzeko eta edizio bakoitzaren behin betiko balioespenak zehazteko.
    3. Behin betiko balioespen-ebazpenak ematea.
    4. Jarduera ondo amaitu duten parte-hartzaileei erakunde antolatzaileak ziurtagiriak ematea.

Egiaztatzeko prozedura

ETENGABEKO PRESTAKUNTZAKO JARDUEREN HORNITZAILEARENTZAKO GIDALIBURUA"k (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da) lanbide sanitarioen etengabeko prestakuntza egiaztatzeko prozedura arautzen duten jarraibide eta arauen multzoa jasotzen du.

Eskabideak Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Estatuko Batzordeak ezarritako irizpideen arabera ebaluatuko dira, bi osagaiei dagokienez: osagai kuantitatiboa eta osagai kualitatiboa.

Aurkeztutako eskabidea eta dokumentazioa egiaztatu eta positiboki baloratu ondoren, Kontseiluaren Idazkaritza Teknikoak, Plangintza eta Antolamendu Sanitarioko Zuzendaritzako Irakaskuntza eta Garapen Profesionalaren Zerbitzuaren bidez, Ebaluazio Batzordeak aldez aurretik izendatutako kanpoko hiru pertsonari bidaliko die, beren lanbide-arloan eta etengabeko prestakuntzan adituak eta jardueraren xede-biztanleriakoak izango baitira.

Ebaluatzaileak Estatuko Osasun Sistemako Etengabeko Prestakuntzako Batzordeak onartutako irizpide kualitatiboen arabera baloratuko du jarduera, horietako bakoitzari balioa emango dio, eta ebaluazio kualitatiboaren orria Idazkaritza Teknikora bidaliko du adostutako epean.

Etengabeko prestakuntzako jarduerak ebaluatzeko oinarrizko irizpideak honako hauek dira:

1.– Osagai kualitatiboa.

Funtsean, honako irizpide hauetan oinarrituta egon behar du:

Alderdi hori oso garrantzitsua da aurrerago aztertuko ditugun zenbait puntu behar bezala baloratzeko.

  • Jardueraren egokitasuna:
    • Jardueraren edukiak premia edo eskari zehatz eta behar adina justifikaturen bati erantzun behar dio.
  • Prestakuntza-jardueraren helburuak:
    • Egiaztatu beharreko jarduerak behar bezala azalduta egon behar du bere helburuetan, helburu orokorrak eta helburu espezifikoak bereizita. Lehenengoek hezkuntza-helburuari egiten diote erreferentzia, zentzu zabalenean; bigarrenek, berriz, etengabeko prestakuntzaren arlo lehenetsiei (trebetasun edo abilezia zehatzak eskuratzeari, jarrerak bereganatzeari edo hobetzeari, eta abarri).
  • Irakaskuntza-metodologia:
    • Garrantzitsua da kasu bakoitzean baloratzea metodologia zenbateraino egokitzen den lortu nahi diren helburuetara eta eskura dauden baliabideetara, eta, orobat, zein den parte hartzen duten pertsonen eta irakasleen arteko interakzio-maila.
  • Ebaluazioa:
    • Oso garrantzitsua da ebaluazioren bat erabili den edo ez zehaztea (parte-hartzaileena, irakasleena, jarduerarena berarena, helburuei edo prestakuntza prozesuari dagokienez).
  • Antolakuntza eta logistika.
    • Irakaskuntza-programaren, irakasleen, giza baliabide osagarrien, baliabide materialen, egutegiaren, parte-hartzaileak hautatzeko irizpideen eta jardueraren iraupenaren eta helburuen arteko egokitasunaren ahalik eta deskribapen zehatzena jaso behar du.
  • Erabili beharreko beste irizpide osagarri batzuk:
    • Prestakuntza-jardueraren xede den talde profesionala (jarduera kasuan kasuko profesionalen lanari edo gaitasunei egokitu behar zaie).
    • Jarduera finantzatzeko prozedura.

2.– Osagai kuantitatiboa.

Osagai kuantitatiboa jardueraren iraupenean oinarrituko da eta zuzenketaren bat egingo da, oso iraupen luzeko jardueren azken kreditu kopuruan duen inpaktua haztatzeko.

Beraz, proposatzen den sistema osagai kualitatibo batean oinarritzen da, lehen azaldutako itemen balorazioaren emaitza izango dena, behar bezala zuzendutako osagai kuantitatibo batez biderkatuta. Azken emaitza kreditu kopuru jakin bat da, jarduera bakoitzeko.

3.– Osagai kualitatiboa eta kuantitatiboa haztatzea.

  • 3.1.– Osagai kualitatiboa haztatzea.
  • Oinarritzat hartuta osagai kualitatiboa oinarritzen den irizpide bakoitzari garrantzi maila bat ematen zaiola, kasu bakoitzerako haztapen-faktore bat erabiltzen da.
  • Osagai kualitatiboa osatzen duten ataletako bakoitza baloratzen da, eta, horretarako, balio bat ematen zaie (0,0, 0,1, 0,2, 0,3, 0,4) eta, haztapenerako, biderkatu egiten dira koefiziente hauekin:
    • 1) Jardueraren egokitasuna x 2,0
    • 2) Jardueraren helburuak x 1,0
    • 3) Irakaskuntza-metodologia x 1,5
    • 4) Ebaluazioa x 1,5
    • 5) Antolamendua eta logistika x 1,0
  • 3.2.– Osagai kuantitatiboa haztatzea.
  • Jardueraren azken puntuazioan, iraupenaren araberako oreka-elementu bat sartze aldera, haztapen-faktore bat baliatzen da, honela mailakatuta:
  • Jardueraren iraupena:
    • < 21 ordu x 1,1
    • 21 eta 40 ordu bitartean x 1,0
    • 41 eta 80 ordu bitartean x 0,9
    • > 80 ordu x 0,7
    • Gehienez ere, 100 ordu hartuko dira kontuan edozein jardueratan osagai kuantitatiboa kalkulatzeko.
    • Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseiluko Idazkaritza Teknikoak orduak proposatuko ditu, jarduera mota guztietan osagai kuantitatiboa kalkulatzeko: presentzialak, ez-presentzialak eta mistoak.

4.– Jarduera bati kreditu kopurua esleitzea.

Jarduera jakin bati esleitutako kredituak osagai kualitatiboaren eta osagai kuantitatiboaren puntuazioen biderkaketen biderkadurak izango dira.

Bateko edo gehiagoko osagai kualitatiboa duten jarduerak bakarrik egiaztatuko dira.

Eusko Jaurlaritzako Etengabeko Prestakuntzako Batzorde Iraunkorrari dagokio, edo, bestela, eskuordetzan emanda egonez gero, Ebaluazio Batzordeari, osasungintzako lanbideen etengabeko prestakuntzako jarduerak egiaztatzeko eskabideak ebaztea.

Hasieran, ziurtapen-proposamena egingo da. Horren bidez, behin-behineko kreditu kopuru bat esleituko da, eta behin betiko bihurtuko da erakunde hornitzaileak, egiaztatu beharreko prestakuntza-jarduera bukatu eta hilabete bateko epean, dokumentazio hau aurkezten duenean:

  • 1.– Prestakuntza jarduera egin izanaren ziurtagiria, aurkeztutako eskabidean aldaketarik egin gabe (agiri hau Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseiluaren Idazkaritzak emandako egiaztagiriarekin batera aurkeztuko da bete dadin).
  • 2.– Bertaratutakoen zerrenda, erabilitako asistentzia-kontrola erantsita (sinadura-orriak edo antzekoren bat)
  • 3.– Egindako gogobetetze-inkesten emaitza.
  • 4.– Beste ebaluazio-proba batzuen emaitza, halakorik egonez gero (azterketak eta abar).
  • 5.– Kredituetarako eskubidea duten parte-hartzaileei emango zaien diplomaren edo ziurtagiriaren eredua.
  • 6.– Gainera, merkataritza-babesa izanez gero, bertaratuei eman zaien materiala aurkeztu beharko da.

Ebazpen horiek Estatuko Osasun Sistemako Etengabeko Prestakuntzako Batzordeak ezarritako irizpide orokor, komun eta minimoen arabera emango dira, eta Estatuko Osasun Sistemaren esparru osorako balioko dute, abuztuaren 31ko 319/1999 Dekretuaren 8. artikuluan xedatutakoaren arabera (Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseilua sortu eta hura egiaztatzeko sistema arautzen duen dekretu horrek).

Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehienez egongo den epea sei hilabetekoa izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21.3 artikuluaren arabera, ebazpena izapidetzeko eskumena duen organoaren erregistroan eskabideari sarrera eman eta hurrengo egunetik hasita. Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe igarotzen bada, eskabidea baietsitzat joko da, lege beraren 24.1 artikuluaren arabera.

Norberaren autonomia-erkidegoko Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen logotipoa erabili ahal izango da irakaskuntza-jarduera baten publizitatean eta ziurtagirietan soilik, betiere jarduera horren egiaztapenaren inguruko behin betiko ebazpena jaso ondoren.

Publizitatea egiaztapen-eskaeraren emaitza jakin aurretik egiten bada, honako testu hau jarri ahal izango da: «Autonomia-erkidegoko Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Batzordeari eskatu zaio egiaztapena data honetan:». Kasu horretan, ez da inoiz erabiliko batzordearen logotipoa, ezta lehendik egiaztatutako jarduera baten berredizioaren akreditazioa eskatzen bada ere.

Akreditazioa egiaztatzeko edo ukatzeko berariazko ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritako eran eta epean.

Entitate hornitzaileak betebehar hauek izango ditu:

  • a) Entitate hornitzailearen nahiz jarduerako irakasleen interesen inguruan sortzen den edozein gatazka berariaz adieraztea eta parte-hartzaileei jakinaraztea.
  • b) Erakunde hornitzaileak egiaztatutako jarduerei dagokien dokumentazioa, gutxienez, bost urtean artxibatzea.
  • c) Erakunde antolatzaileak ezin izango die etengabeko prestakuntzako ziurtagiririk eman jardueran parte hartzen dutenei, baldin eta ez badute justifikatzen akreditazio-eskabidean hitzartutako bertaratze-ehunekoa, ez badira dagokien osasungintzako lanbideko parte, edo ez badituzte lortu akreditazio-eskabidean adierazitako ebaluazio-baldintzak.
  • d) Hilabeteko epean jakinaraztea, akreditazio-eskabidea aurkeztu edo akreditazio-ebazpena jakinarazi ondoren, justifikatutako arrazoiengatik, eskabidean jasotako datuei eragiten dien aldaketaren bat gertatzen bada.
  • e) Egiten ez den edozein jarduera bertan behera uzten dela jakinaraztea.

Euskal Kontseiluak egiaztatzen dituen etengabeko prestakuntzako jardueretan ikasle eta irakasle izandako osasungintzako profesionalei dagozkien diplomak eta egiaztagiriak ematea izango da jarduerak antolatu dituen erakunde antolatzailearen ardura.

Diploma horietan nahitaez agertu beharko dira, batetik, emandako kreditu kopurua, bestetik, akreditazio-sistemaren logotipoa eta erakunde hornitzailearena, eta, azkenik, testu hau: «Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseiluak egiaztatu duen jarduera».

Prestakuntza-jarduera guztiak dokumentuen auditoretzaren mende daude. Hori dela eta, entitate hornitzaileek eskatzen zaien informazio guztia aurkeztu beharko dute Idazkaritzan.

Ikuskapenak in situ egin ahal izango dira, zuzeneko behaketaren bidez egiaztatzeko bat datozela eskabideari buruzko informazioa eta haren garapena. Ikuskapen hori Osasun Sailari atxikitako funtzionarioek egingo dute.

Auditoretza aldekoa bada, artxibatu egingo da. Kontrakoa bada, emandako egiaztagiria kentzea eta jardueraren arduradunari idatziz ohartaraztea ekarriko du, baita erakunde hornitzaileari jakinaraztea ere.

Eskatutako irizpideak behin eta berriz betetzen ez badira, ikuskatutako jarduera egiaztatzen den egunetik hasi eta urtebeteko epean, ez da onartuko jarduera beraren arduradunak zuzentzen edo antolatzen dituen jarduerak izapidetzea.

Akreditazio bikoitzaren berri izanez gero (baldin eta erakunde horrek kredituak emateko gure sistema egiaztatzailearen irizpide eta tresna berak erabiltzen baditu), emandako akreditazioa automatikoki erretiratuko da, eta ez da onartuko erakunde horrek aurkeztutako akreditazio-eskabide berririk, bi aldiz egiaztatuta dagoen jarduera egiaztatu eta urtebeteko epean.

Jarduera-txostenak


Etengabeko Prestakuntza Balioesteko Sisteman egiten den guztia txosten batzuetan jasota geratzen da. Urtero egiten dira, eta atal honetan dituzu:

Batzordearen informazio-buletinak


Atal honetan dituzu, begiratu bat eman nahi baduzu ere, Etengabeko Prestakuntzako Euskal Batzordeak argitaratutako buletinak. Agiriotan, informazio garrantzitsua aurkituko duzu: Batzordeak zer egiten duen, balioespen-sisteman zer berrikuntza dagoen, eta erakunde hornitzaile eta profesional sanitarioentzat interesgarriak diren beste eduki batzuk.

Azken aldaketako data: