Komunikabideak 2025 (AAGen) - Toki eskualde (CIES>=4.000)

Deskribapena


Xedea

Xedea da eguneroko informazioaren sorreran, lanketan eta argitalpenean adimen artifizial generatiboak duen eragin negatiboa minimizatzeko dirulaguntzak emateko oinarriak ezartzea eta deialdia egitea.

Deialdi honetako zenbateko osoa, 7.000.000 €, honela banatuko da:

  • 1. lerroa: EAEko esparruko eguneroko informazioa ematen dute komunikabide jeneralistentzako laguntzak. Zuzkidura: 6.000.000 €
  • 2. lerroa: Tokiko edo eskualdeko edukiak dituzten eguneroko informazioa ematen duten komunikabide jeneralistentzako laguntzak. Zuzkidura: 1.000.000 €. Era berean, dirulaguntza lerro hau bi azpilerrotan banatzen da:
    • 2.1 azpilerroa: Gutxienez 4.000 ikus-entzule dituzten komunikabideentzako laguntzak, CIESek  egindako 2024ko metatuari dagokion Hedabideen Audientzia Azterlanaren arabera. Zuzkidura: 700.000 €
    • 2.2 azpilerroa: CIESek egindako 2024ko metatuari dagokion Hedabideen Audientzia Azterketaren arabera, 4.000 pertsona baino gutxiagoko audientzia duten komunikabideentzako laguntzak, edo Google Analyticsen 2024ko audientziaren laburpen-txostena aurkez dezaketen tokiko edo eskualdeko komunikabideentzako laguntzak. Zuzkidura: 300.000 €

Aurrekontuko zuzkidura

2.1.azpilerroa / sublínea 2.1: 700.000 €

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridiko pribatuak

Komunikabideak

Eskakizunak:

  • Eguneroko informazioa ematen duten komunikabide pribatu jeneralistak

  • EAEn egoitza edo lurralde-ordezkaritza izatea.
  • EAEko biztanle guztientzat eguneroko gaurkotasuneko gertakariei buruzko informazioa eta interes orokorreko edukiak eskaintzea, edo bere eremuko biztanleentzat interes orokorreko tokiko edo eskualdeko edukiak eskaintzea.

  • Gutxienez 5 langile izatea plantillan 2024ko abenduaren 31n, eta gutxienez plantilla-maila horri eustea diruz lagundu daitekeen proiektuak edo jarduerak irauten duen hilabeteetan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Kontaktu-informazioa


Gizarte Hedabideen Zerbitzua

[email protected]

Kodea

1250505

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Justifikazioa


Onuradunek diruz lagundutako proiektua osorik gauzatu dela justifikatu beharko dute.

2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 14ra bitartean gauzatutako proiektuaren egiaztagiriak 2025eko abenduaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira.

Emandako dirulaguntza ≥ 60.000 eurokoa bada, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

  • Plantillan gutxienez 5 langile eduki izanaren egiaztagiriak (Kotizazioen Likidazioaren Ordainagiriak (lehengo TC1) eta ordainketa-agiriak aurkeztu (proiektuari langile-gastuak egozten zaizkion hilabete guztientzako).
  • Gradu-, lizentziatura- edo komunikazio- edo kazetaritza-titulazio ofiziala duen jendea kontratatu izanaren egiaztagiriak.
  • Justifikazio-memoria, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazita.
  • Justifikazio-memoria ekonomikoa
  • Gastuen zerrenda sailkatua (Argitaratuta dagoen Excel txantiloia erabili)
  • Likidatutako aurrekontua (Argitaratuta dagoen Excel txantiloia erabili)
  • Fakturak, nominak eta langileen izen-zerrendak eta ordainketa egiaztatzeko agiriak.
  • Hala badagokio, gastuen zerrenda sailkatuan jasotako kostu orokorrak eta/edo zeharkakoak banatzeko irizpideak adieraztea.
  • Erakunde onuradunak eskatu dituen 3 aurrekontuak.
  • Eusko Jaurlaritzaren marka oinarrien 13.f) artikuluko irizpideei jarraiki sartu izanaren justifikazioa (dirulaguntza onartutzat ematen denetik 2025eko abenduaren 14ra arte).
  • Dirulaguntza > 30.000 €, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeak bete direla egiaztatzen duen dokumentazioa.

Emandako dirulaguntza < 60.000 eurokoa bada, justifikazio-kontu sinplifikatuaren bidez justifikatuko da. Kasu horretan, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

  • Plantillan gutxienez 5 langile eduki izanaren egiaztagiria (Kotizazioen Likidazioaren Ordainagiriak (lehengo TC1) eta ordainketa-agiriak aurkeztu hilabete guztientzako).
  • Gradu-, lizentziatura- edo komunikazio- edo kazetaritza-titulazio ofiziala duen jendea kontratatu izanaren egiaztagiriak.
  • Justifikazio-memoria, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazita.
  • Gastuen zerrenda sailkatua (Argitaratuta dagoen Excel txantiloia erabili)
  • Likidatutako aurrekontua (Argitaratuta dagoen Excel txantiloia erabili)
  • Eusko Jaurlaritzaren marka oinarrien 13.f) artikuluko irizpideei jarraiki sartu izanaren justifikazioa (dirulaguntza onartutzat ematen denetik 2025eko abenduaren 14ra arte).
  • Dirulaguntza > 30.000 €, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeak bete direla egiaztatzen duen dokumentazioa.

Kasu horretan, dirulaguntzaren organo-kudeatzaileak behar adina frogagiri egiaztatuko du, eta hautatutako gastuen egiaztagiriak bidaltzeko eskatuko dizkio onuradunari. Gastuen egiaztagiriak bidali beharko dituzten onuradunak hautatzeko, laginketa sistematikoko teknikei jarraituko zaie.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk