Errotze soziolaboralerako ibilbide integralen proiektuak finantzatzeko laguntzak: 1. fasea - Lan-kontratazioa
[arras_presus_c]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Deialdi honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden eta diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten herritar atzerritarrak gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide integraletan laguntzeko proiektuak finantzatzeko 2025ean eman beharreko laguntzak arautzea. Laguntza horiek gizarteratzeko eta laneratzeko erraztasunak emango dituzte, eta aldi baterako bizileku-baimena lortu ahal izango dute, salbuespenezko zirkunstantziengatik, gizartean sustraitzeagatik (soziolaborala) eta, horrela, benetan kontratatzeagatik.
Ibilbide integralen proiektuak (1. mota eta 2. mota) sustatzen dituzten erakunde gisa, 2. artikuluko 2.1, 2.2 eta 2.3 ataletan zehaztutako jarduerak egiteko laguntzen onuradun izan daitezke
Lan-kontratuak sustatzera bideratutako laguntzei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoan lantokia duten enpresak izan daitezke onuradun, pertsona fisikoak zein juridikoak izan, baldin eta ibilbide integralen proiektuetan parte hartzen duten pertsonak kontratatzen badituzte, 2. artikuluko 2.4 paragrafoan aurreikusitako baldintzetan.
Aurrekontuko zuzkidura
3.650.380 €Prestazio ekonomikoa
Deialdi hau finantzatzeko baliabide ekonomikoak 3.650.380 eurokoak dira; horietatik 1.150.380 euro 2025eko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 2.500.000 euro 2026rako konpromiso-kredituari.
Ibilbide integralen proiektuak egiteko dirulaguntza emateko prozedura (2. artikuluko 2.1, 2.2 eta 2.3 ataletan deskribatutako jarduketak) ondoz ondo emango da.
Eskabideek deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta 9. artikuluan aurreikusitako balorazio-irizpideen arabera ezarritako gutxieneko puntuazioa gainditzen dutela egiaztatu ondoren, ordenan emango dira, espedientea osatuta dagoen unearen arabera, 1. artikuluko 2. paragrafoan jarduera horietarako aurreikusitako aurrekontu-zuzkidura agortu arte.
Hasierako aurrekontu-zuzkidura agortu eta, hala badagokio, hura handitu ondoren, egiteke dauden eskaerei ezezkoa emango zaie, eta hori EHAAn argitaratuko da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazioen eta Gizarteratzearen zuzendariaren ebazpen baten bidez.
Lan-kontratuak egiteagatik deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko prozedura ondoz ondo emango da.
Eskabideek deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, ordenan emango dira, espedientea osatzen den unearen arabera, 1. artikuluko 2. paragrafoan aurreikusitako aurrekontu-zuzkidura agortu arte.

Lan-kontratuak egiteagatik ez da dirulaguntzarik emango, ibilbide integralen proiektuak egiteko dirulaguntza eman ez bada.
Dirulaguntzaren zenbatekoak honako hauek izango dira:
Merkatuaren prospekziorako eta bitartekaritzarako jarduketengatik, 2. artikuluko 2.1 atalean zehaztutakoak, dirulaguntzaren zenbatekoa 2.800 eurokoa izango da lortutako lan-kontratu bakoitzeko, baldin eta 2. artikuluko 2.4 paragrafoan ezarritako baldintzak betetzen baditu eta bizileku- eta lan-baimena lortu ondoren hasi bada. Kontratua lanaldi partzialekoa bada, dirulaguntza proportzioan murriztuko da.
Artikuluko 2.2 idatz-zatian zehaztutako prestakuntza-prozesua garatzeko jarduerak egiteagatik, prestakuntza-ekintzetarako dirulaguntzaren zenbatekoa 1.150 euro izango da prestakuntza-prozesua hasten duen pertsona bakoitzeko (FCOO0005OV espezialitatea), eta 1.500 euro prestakuntza-prozesua amaitzen duen pertsona bakoitzeko (FCOO0018OV espezialitatea) edo lan-kontratazioa hasi baino lehen uzten duen pertsona bakoitzeko (FCOO0018OV espezialitatea).
Gizarteratzeko eta laneratzeko plan pertsonalizatuak garatzeko jarduketei dagokienez (2. artikuluko 2.3 idatz-zatian zehaztu dira), dirulaguntzaren zenbatekoa 2.240 eurokoa izango da ibilbidea arrakastaz amaitzen duen parte-hartzaile bakoitzeko. Arrakastatzat joko da enpresaburuak benetan kontratatzea, bizileku- eta lan-baimena lortu ondoren. Bestela, dirulaguntza orduko 41,00 eurokoa izango da Ibilbideko 1. eta 2. faseak gainditzen ez dituen parte-hartzaile bakoitzeko, eta gehienez 30 ordukoa parte-hartzaile bakoitzeko.
Deialdi honen babesean egindako lan-kontratuengatik, lanaldi osoko kontratu bakoitzeko dirulaguntzaren zenbatekoa 5.900 eurokoa izango da. Lanaldia lanaldi osoa baino txikiagoa bada, dirulaguntzaren zenbatekoa proportzionala izango da.
Diruz lagundutako kontratazioaren gutxieneko aldia 6 hilabetekoa da. Kontratua epe hori amaitu baino lehen amaitzen bada, emandako dirulaguntza osoa jasotzeko eskubidea galduko du enpresa onuradunak, salbu eta kontratua amaitzeko arrazoia kontratatutako pertsonaren borondatezko etetea, heriotza edo baliaezintasuna izan bada; kasu horretan, dirulaguntzaren behin betiko zenbatekoa lan egindako denboraren arabera egokituko da.
Ordainketa-modua:
1. Ibilbide integralen proiektuak (1. mota eta 2. mota) egiteko emandako dirulaguntza bi ordainketatan ordainduko da, aldez aurretik horiek eskatuta, honela:
a) Lehenengo ordainketa, onartutako dirulaguntza osoaren % 40koa, 1. motako proiektuaren lehen prestakuntza-ekintza edo 2. motako proiektua gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide pertsonalizatua hasi ondoren, 2025eko aurrekontuaren kargura.
b) Bigarren ordainketa, guztizkoaren gainerako % 60ra artekoa, 2026ko konpromiso-kredituaren kargura, dirulaguntzak 16. artikuluan aurreikusitako moduan justifikatu eta egiaztatu ondoren.
2. Egindako lan-kontratuak finantzatzeko emandako dirulaguntza ordainketa bakar batean ordainduko da, 2026ko aurrekontuaren kargura, dirulaguntza justifikatu ondoren. Horretarako, Lanbidek kontratuen benetako iraupena egiaztatuko du, 16. artikuluko 4. paragrafoan aurreikusitako baldintzetan.

Nori dago zuzenduta
Irabazi-asmorik gabeko erakundeak
Irabazi-asmorik gabeko erakundeak, baldin eta beren helburuen artean kolektibo behartsuak gizarteratzea eta laneratzea badute edo etorkinen laneratze-programak zuzenean gauzatzen gutxienez 36 hilabeteko esperientzia egiaztatua badute.
Elkarteak
Euskal Autonomia Erkidegoan lantokiak dituzten enpresak biltzen edo ordezkatzen dituzten enpresaburuen erakundeak eta elkarteak.
Pertsona fisikoak edo juridikoak, bai pribatuak, bai publikoak
Lan-kontratuak sustatzera bideratutako laguntzei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoan lantokia duten enpresak izan daitezke onuradun, pertsona fisikoak zein juridikoa pribatuak izan, baldin eta ibilbide integralen proiektuetan parte hartzen duten pertsonak kontratatzen badituzte, 2. artikuluko 2.4 paragrafoan aurreikusitako baldintzetan.
Merkataritza Ganberak
Araba, Bilbo eta Gipuzkoako merkataritza-ganbera ofizialak.
Toki-erakundeak
Udalak, tokiko edo eskualdeko garapen-agentziak eta Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko sektore publikoko beste erakunde batzuk.
Betekizunak
-
Kondenaturik ez egotea delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
Markatu dagokion erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Epai edo administrazio-ebazpen irmo batek kondenaturik edo zehaturik ez egotea, eta, horren ondorioz, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu izana, eta igarota ez edukitzea kondena- edo zehapen-epea

Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaera egin ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratua izatea, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta egotea (salbu eta konkurtso horretan hitzarmen batek efikazia lortu badu), esku-hartze judizialaren menpe egotea edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta egotea, hartzekodunen konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe egonik.

Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa eragitea.
Markatu dagokion erantzukizunpeko adierazpena eskabidean..
-
Merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkariak bateraezintasun-egoera hauetakoren batean ez egotea: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubideko egoeraren batean eta Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako egoeraren batean. Edo Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean egotea, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen araudi autonomikoan ezarritakoaren arabera.

Egunean ez dutenak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA).

Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean ez izatea.

Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan xedatutako baldintzetan.
Marque en la solicitud correspondiente declaración responsable.
-
Ez izatea zehapen administratibo edo penalak izatea sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik ?zehazki, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretua edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa?, eta zehapen-epea igaro ez izana.

Laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausak ez izatea, hauek barne:
-Ez edukitzea berdintasun-planik indarrean, nahiz eta enpresa Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta egon.
-Ez edukitzea ezarrita neurririk sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta indarkeria sexualak prebenitu eta borrokatzeko, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dauzkan legeen arabera, 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan.
-LGTBIfobia izatea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne

Zehatuta ez egotea Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeari buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.

Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota betetzea, edo, bestela, hori betetzeko neurri alternatiborik hartu gabe egotea.

Elkarteen kasuan, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debeku-kausa batean ez egotea.
Dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu eskabidean.
-
Inskripzio-prozedura administratiboa etenda ez izatea, legez kontrako egintza penalen zentzuzko zantzuak aurkitu zaizkiolako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, erregistroan inskribatzeko aukera ematen dion ebazpen judizial irmorik ez dagoen bitartean.

30.000 eurotik gorako dirulaguntzetan, eta eskatzailea irabazi-asmoa duen pertsona fisikoa edo juridikoa bada, zuzenbide publikoko entitateaz bestelakoa, Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak betetzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3 bis artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

PROIEKTUAK SUSTATZEN DITUZTEN ERAKUNDEAK (4.1 artikulua)
-Irabazi-asmorik gabeko erakundeen kasuan. Helburuen artean kolektibo behartsuak gizarteratzea eta laneratzea izatea, edo gutxienez 36 hilabeteko esperientzia egiaztatua izatea etorkinak laneratzeko programak zuzenean gauzatzen, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin edo sektore publikoko edo gizarte-ekintzako beste edozein administraziorekin edo erakunderekin batera, 2019ko urtarrilaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra bitartean, denboran gainjarri gabe.
-Baldintza hauek guztiak betetzen dituen edozein pertsona fisiko edo juridiko, publiko edo pribatu:
- Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu baino lehen enplegu-agentzia gisa kalifikatuta egotea.
- Gutxienez 36 hilabeteko esperientzia egiaztatua izatea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin edo sektore publikoko beste edozein administraziorekin edo erakunderekin batera enplegurako lanbide-orientazioko ekintzak zuzenean gauzatzen 2019ko urtarrilaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra bitartean, denboran gainjarri gabe.
- Prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoa izatea, dirulaguntza eskatu aurretik Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestakuntza Erakundeen Erregistroan egiaztatuta eta/edo inskribatuta dagoena.

Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Prestazioak eta inklusioaren zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Telfonoa: 945 16 06 01
Kodea
1246104Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
a) Ibilbide integralen proiektuen kasuan (2. artikuluko 2.1, 2.2 eta 2.3 ataletan deskribatutako jarduerak), epea deialdia argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2025eko maiatzaren 30ean amaituko da.
b) Egindako lan-kontratuen kasuan, epea bi hilabetekoa izango da zerbitzuak ematen hasten denetik (Gizarte Segurantzan alta emandako eguna), bizileku- eta lan-baimena lortu ondoren.
Sartu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez. Egoitza horretara https://www.euskadi.eus/sede helbidetik sartuko da, eta esteka bat izango da bertara sartzeko Lanbideren webgunean.
Eskabidearen osteko izapideak, bide elektronikoz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» ren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/micarpeta.
Era berean, elektronikoki izapidetu ahal izango da ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordetzeen Erregistroan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/representantes.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak.
Beharrezko dokumentazio guztia prestatu, PDF formatuan eskaneatu (edo onartutako formatuetako batean) eta ordenagailuan gorde.
Sartu aplikazioan eta jarraitu urratsak:
- Identifikatu
- Datuak bete
- Dokumentuak eranstea
- Sinatu eta bidali
- Eskabide-inprimakia oso-osorik bete beharko da, proiektuaren edukiari eta faseei buruz eskatzen zaizkion datuak aurkeztu beharko dira, bai eta ebaluatu beharreko kontzeptuei buruzkoak ere, eta honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
-
Irabazi-asmorik gabeko erakundeen estatutuen kopia.
Etorkinak laneratzeko programak zuzenean gauzatzen izandako esperientzia egiaztatzeko ekintzak edo programak zein izan diren eta hasierako eta amaierako datak zehatz-mehatz adierazten dituen ziurtagiria.
-
- Euskal Autonomia Erkidegoan edo Merkataritza Ganberan sektore bereko edo jarduera ekonomikoko hainbat sektoretako enpresak biltzen edo ordezkatzen dituzten enpresa-erakundeen estatutuen kopia.
Eusko Jaurlaritzak kudeatzen dituen enpresaz gaindiko elkarteen erregistroren bateko inskripzio-ziurtagiria.
- Enpresek lan-kontratuak egiteagatik aurkeztu beharreko dirulaguntza-eskaerei dagokienez, eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
-
Kondenaturik ez egotea delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
Markatu dagokion erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Epai edo administrazio-ebazpen irmo batek kondenaturik edo zehaturik ez egotea, eta, horren ondorioz, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu izana, eta igarota ez edukitzea kondena- edo zehapen-epea
Markatu dagokion erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaera egin ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratua izatea, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta egotea (salbu eta konkurtso horretan hitzarmen batek efikazia lortu badu), esku-hartze judizialaren menpe egotea edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta egotea, hartzekodunen konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe egonik.
Markatu dagokion erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa eragitea.
Markatu dagokion erantzukizunpeko adierazpena eskabidean..
-
Merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkariak bateraezintasun-egoera hauetakoren batean ez egotea: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubideko egoeraren batean eta Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako egoeraren batean. Edo Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean egotea, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen araudi autonomikoan ezarritakoaren arabera.
Markatu dagokion erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Egunean ez dutenak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA).
Markatu dagokion erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean ez izatea.
Markatu dagokion erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan xedatutako baldintzetan.
Marque en la solicitud correspondiente declaración responsable.
-
Ez izatea zehapen administratibo edo penalak izatea sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik ?zehazki, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretua edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa?, eta zehapen-epea igaro ez izana.
Markatu dagokion erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausak ez izatea, hauek barne:
-Ez edukitzea berdintasun-planik indarrean, nahiz eta enpresa Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta egon.
-Ez edukitzea ezarrita neurririk sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta indarkeria sexualak prebenitu eta borrokatzeko, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dauzkan legeen arabera, 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan.
-LGTBIfobia izatea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne
Markatu dagokion erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Zehatuta ez egotea Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeari buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
Markatu dagokion erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota betetzea, edo, bestela, hori betetzeko neurri alternatiborik hartu gabe egotea.
Markatu dagokion erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Elkarteen kasuan, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debeku-kausa batean ez egotea.
Dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu eskabidean.
-
Inskripzio-prozedura administratiboa etenda ez izatea, legez kontrako egintza penalen zentzuzko zantzuak aurkitu zaizkiolako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, erregistroan inskribatzeko aukera ematen dion ebazpen judizial irmorik ez dagoen bitartean.
Markatu dagokion erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
30.000 eurotik gorako dirulaguntzetan, eta eskatzailea irabazi-asmoa duen pertsona fisikoa edo juridikoa bada, zuzenbide publikoko entitateaz bestelakoa, Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak betetzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3 bis artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Markatu dagokion erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
PROIEKTUAK SUSTATZEN DITUZTEN ERAKUNDEAK (4.1 artikulua)
-Irabazi-asmorik gabeko erakundeen kasuan. Helburuen artean kolektibo behartsuak gizarteratzea eta laneratzea izatea, edo gutxienez 36 hilabeteko esperientzia egiaztatua izatea etorkinak laneratzeko programak zuzenean gauzatzen, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin edo sektore publikoko edo gizarte-ekintzako beste edozein administraziorekin edo erakunderekin batera, 2019ko urtarrilaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra bitartean, denboran gainjarri gabe.
-Baldintza hauek guztiak betetzen dituen edozein pertsona fisiko edo juridiko, publiko edo pribatu:
- Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu baino lehen enplegu-agentzia gisa kalifikatuta egotea.
- Gutxienez 36 hilabeteko esperientzia egiaztatua izatea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin edo sektore publikoko beste edozein administraziorekin edo erakunderekin batera enplegurako lanbide-orientazioko ekintzak zuzenean gauzatzen 2019ko urtarrilaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra bitartean, denboran gainjarri gabe.
- Prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoa izatea, dirulaguntza eskatu aurretik Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestakuntza Erakundeen Erregistroan egiaztatuta eta/edo inskribatuta dagoena.
Markatu dagokion erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazio eta Gizarteratzeko zuzendaria da prozedurak instruitu eta ebazteko organo eskuduna.
Ibilbide integralen proiektuak (2. artikuluko 2.1, 2.2 eta 2.3 ataletan deskribatutako jarduketak) egiteko dirulaguntza emateko prozedura ondoz ondo emango da.
Eskabideek deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta 9. artikuluan aurreikusitako balorazio-irizpideen arabera ezarritako gutxieneko puntuazioa gainditzen dutela egiaztatu ondoren, ordenan emango dira, espedientea osatzen den unearen arabera, 1. artikuluaren 2. apartatuan jarduketa horietarako aurreikusitako aurrekontu-zuzkidura agortu arte
Hasierako aurrekontu-zuzkidura eta haren balizko handitzea agortutakoan, ebazteke dauden eskaerak ukatuko dira, eta EHAAn argitaratuko da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazio eta Gizarteratzeko zuzendariaren ebazpen baten bidez.
Ebazteko eta ebazpenak jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, eskaera telematikoa LanF aplikazioaren bidez Erregistroan sartzen den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, erakunde interesdunak dirulaguntza eskaera ezetsi egin dela ulertu ahal izango du.
Lan-kontratuak egiteagatik deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko prozedura ondoz ondo emango da.
Eskabideek deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, ordenan emango dira, espedientea osatzen den unearen arabera, 1. artikuluaren 2. apartatuan aurreikusitako aurrekontu-zuzkidura agortu arte.
Hasierako aurrekontu-zuzkidura eta haren balizko handitzea agortutakoan, ebazteke dauden eskaerak ukatuko dira, eta EHAAn argitaratuko da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazio eta Gizarteratzeko zuzendariaren ebazpen baten bidez.
Lan-kontratuak egiteagatik ez da dirulaguntzarik emango ibilbide integralen proiektuak egiteagatik dirulaguntzarik eman ez bada.
Ebazpena bitarteko telematikoen bidez jakinaraziko da.
Eskabideak ebazteko eta jakinarazteko, gehienez sei hilabeteko epea izango da, eskabidea aurkezten den egunetik aurrera. Epe hori igarota, ebazpenik jakinarazi ez bada, dirulaguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko du erakunde interesdunak.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan" Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Erakundea ez badago erregistratuta, edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren hirugarrenen erregistroko banku-datuak aldatu nahi baditu, egin beharko du aplikazio honen bidez: “Hirugarrenen Erregistro Telematikoa aplikazio sarrera”
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua